Ekonomia -
Kontaktuen hasiera
Euskaltelek Telecable eskuratzeko negoziazioak hasi ditu Zegonarekin
Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari adierazi dion arabera, bi taldeen arteko elkarrizketak emaitzak ematen badituzte, "atzerapenik gabe" esango dio, arautegia betez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskaltelek Zegona britainiarrarekin hasi ditu negoziazioak Telecable telekomunikazio talde asturiarra eskuratzeko, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak bidalitako komunikatu baten arabera.
Euskal operadoreak esan duenez, Asturiaseko konpainia "zuzenean edo zehar- eskuratzeko aukerarako" kontaktuak hasi ditu. Momentuz ez dira "komunikatu beharreko akordio batera heldu eta ez daude ziur akordio horretara helduko direnik", azpimarratu du.
Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari adierazi dion arabera, bi taldeen arteko elkarrizketak emaitzak ematen badituzte, "atzerapenik gabe" esango dio, arautegia betez.