Ekonomia -

Bizkaiko Golkoa

Europar Batasunak onartu egin du antxoaren arrantza kuota handitzea

Hain zuzen ere, kuota 7.000 tonatik 15.600era handitzea onartu du, Europako Batzordeak proposatu bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita zazpiek onartu egin dute Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantza kuota 7.000 tonatik 15.600era handitzea, Europako Batzordeak proposatu bezala.

Erabakia, baina, uztailaren 26an berretsi beharko du orain Batzordeak.

Antxoa denboraldia uztailean hasi zen, eta 2011ko ekainaren 30ean amaituko da.

Bruselak arrantza kuota handitzea proposatu zuen uztailaren 7an, espeziea "egoera onean" dagoela ondoriaztatu baitute zientzialariek.

Arrantza kuotaren banaketari ere eutsi diote. Hau da, Espainiako ontziek kuotaren % 90 arrantzatuko dute, eta Frantziakoek % 10.

Europar Batasunak abenduan ireki zuen berriz antxoaren arrantzaldia, bost urteko debekuaren ostean. Orduan, 7.000 tonako kuota ezarri zuen (5.400 Espainiarentzat eta 1.600 Frantziarentzat).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea