Ekonomia -
Hitzarmena
Bidaia ofizial gehiago egingo dituzte, Euskadira inbertsioak ekartzeko
Jaurlaritzak eta Confebaskek hitzarmen garrantzitsua sinatu dute gaur. Euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetu nahi dute.
Erredakzioa
Nazioartera bidai ofizial gehiago egingo dituzte euskal erakundeek, atzerriko inbertitzaileekin harremanetan jartzeko, eta Euskadiko egoera ekonomikoa eta soziala ezagutzera emateko helburuarekin.
Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek akordioa sinatu dute gaur goizean Gasteizen, euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko eta krisia gainditzen saiatzeko. Datozen hiru urteetan lankidetzan arituko dira, eta aurten 800.000 euro erabiliko dituzte.
Sinadura ekitaldian Bernabe Unda Industria sailburua eta Miguel Lazpiur (Confebask), Eduardo Zubiaurre (Adegi), Jose Maria Vazquez Eguskiza (Cebek) eta Juan Jose Azurmendi (SEA) izan dira. 2013. urtera arteko akordioa da gaur sinatu dutena.