Ekonomia -

Krisi ekonomikotik irteteko

Gobernu ekimenak har ditzala eskatu dio Confebaskek Zapaterori

Euskadiren barne produktu gordinak % 0,3 gora egingo du urte bukaeran. Dena den krisialdia ez da 2012ra arte gaindituko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisialdi ekonomikotik irteteko aurrez ikusteko moduko ekimenak har ditzala eskatu dio Confebaskeko presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Alderdi politikoei ere erantzukizunez jokatzeko eskatu die eta gizarteari kontzientziazio sakonagoa. Sindikatuei ere zentzuzko jokabidea eskatu diete.

Confebaskeko kontseilu nagusiaren harira egin ditu adierazpenok Miguel Lazpiur euskal enpresarien presidenteak. Lazpiurren hitzetan, EAEko egoera Espainiakoa baino hobea da; "sendoagoa eta orekatuagoa" dago.

Hori horrela, EAEko barne produktu gordinak % 0,3 gora egingo du aurten, eta baliteke enpleguak gora egitea ere; dena den, "2012ra arte ez gara krisitik aterako", Lazpiurren hitzetan.

Espainiako finantza sektorea erregulatu egin behar dela esan du eta enpresek maileguak lortzeko zailtasunak izaten hasi direla gaineratu du.

Cajasurren erosketaren harira, positiboa dela esan du eta BBK-ri "gaitasun finantzarioa" emango diola azpimarratu du.Dena den, BBK-ren eta Cajasurren arteko eragiketak EAEko aurrezki kutxen bat-egitea zaildu duela adierazi du, baina azkenean bat-egitea lortzeko "irtenbideak bilatuko" dituztela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea