Ekonomia -
Laguntzak
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Laguntzak aztertzeko bilerekin hasiko da
Aste honetan hasiko diren bilera hauen helburua, udaletxeen beharretaz arduratzea eta laguntzen gestiorako sistema homogeneo bat egitea da.
Erredakzioa
Lan eta Gizarte Gaietarako Saila aste honetan hasiko da Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) egoera aztertzeko udaletxeekin izango dituen bilerekin. Lan sailburuaren, Gemma Zabaletaren, esanetan, udaletxeak sufritzen ari diren zailtasun ekonomikoengatik hasiko dira bilera hauek.
Bileren helburua, "legea bete, eta nola ez, udaletxeak dituzten beharretaz arduratzea" eta " laguntzen gestiorako sistema homogeneo bat egiten saiatzea" ere bai.
Udaletxeak Gizarte Laguntzen gestioan "autonomia osoz" aritzen direla esan ondoren, sailburuaren arabera, udaletxe gehienetan aplikatzeko hiritarren beharrak hobeto asetzen dituzten irizpideak konpartitzea ona izango litzateke eta baita errekurtso hauen antolamendua aztertzen duen ordenan jasotzea ere.