Ekonomia -
Lanpostuen berritzea
Eusko Jaurlaritzak 300 lanpostuko LEP bat abiatuko du Ertzaintzan
26. Promozioaren lehenengo azterketa maiatzaren 20an izatea espero du Segurtasun sailburuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, iragarri duenez, 300 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko (LEP) bat abiatuko du Ertzaintzan urtea amaitu baino lehen.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako irtenbidea, Lan Eskaintza Publikoaren inguruko Lege Dekretuari klausula bat ezartzean datza. Ostiralean onetsiko du hori Gobernu zentralak. Klausula horren arabera, gaurtik aurrera eta iraunaldi mugagabearekin, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak "Segurtasun Batzordearen Akordioa betetzeko beharrezkoak direnak izan dira". Horrek, Polizia autonomikoa 8.000 agentek osatu behar dutela dio.
Ertzaintzaren 26. Promozioaren lehenengo azterketa maiatzaren 20an egin ahal izatea espero du Segurtasun Sailak, eta baita deialdi horretako 250 izangaien heziketa teorikoa urrian hastea ere.
Gainera, urtea bukatu baino lehen LEP berri bat abiatzea espero duela iragarri du. Polizia autonomikoaren 27. Promozioari dagokio hori. Lan Eskaintza Publiko hori 300 lanpostukoa izatea espero da.