Politika -

Eusko Jaurlaritza eta Estatua

Ertzaintzaren lanpostuak berritzeko akordioa lortu dute

EAJ eta Madril ados jarri dira eta ordezkatze tasak betetzeko dekretua onartuko du Espainiako Gobernuak ostiraleko Ministro Kontseiluan. Beraz, Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioek aurrera egingo dute

Ertzaintzaren 25. promozioa. Artxiboko argazkia: EiTB
Rajoyren gobernuak Ertzaintzaren lan eskaintzak desbloketatuko ditu

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak gaur iragarri duenez, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak desblokeatzeko akordioa lortu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak. Beraz, Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioek aurrera egingo dute.

Ertzaintzaren lanpostuak berritzeko akordioa lortu ostean, Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak ordezkatze tasak betetzeko dekretua onartuko du ostiral honetan.

Akordio horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatu espainiarraren arteko "aldebiko harremana" aitortu dela azpimarratu du ordezkari jeltzaleak.

Kongresuan egindako adierazpenetan, EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa goraipatu du Aitor Estebanek. Haren esanetan, Ertzaintzako lanpostuak berritzeko zegoen "arazoari" irtenbidea emango zaio. Akordio horrek Espainiako Aurrekontuen inguruko ituna erraztuko duen galdetuta, oraingoz adostasunik ez dagoela azpimarratu du. Dena den, "keinu" horrek bidea erraztuko duela aitortu du.

ESTATUKO GOBERNUAK AMAIERA EMANGO DIO BIHAR ERTZAINTZAREN LANPOSTUAK BERRITZEAREN AURKA EDUKI DUEN JARRERARI.

AITOR ESTEBANEK GAUR IRAGARRI DUENEZ , ORDEZKATZE TASAK BETETZEKO DEKRETUA ONARTUKO DUTE BIHAR MINISTRO KONTSEILUAN, ETA HORREN ONDORIOZ , ESTEBANEN USTEZ, ARAZOARI IRTENBIDEA EMANGO ZAIO

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Alderdi Popularra Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua Gaurko azken ordukoa