Ekonomia -
19 milioi euro
Bermeoko Gaviotaren kontrola bereganatu du Enagas konpainiak
Murphy Spain Oil Company enpresarekin sinatu du erosketa kontratua Enagasek. Iragan apirilean, gas-konpainiak Gaviotaren % 82 erosi zion Repsol enpresari.
Erredakzioa
Murphy Spain Oil Company enpresarekin erosketa kontratua sinatu du gaur Enagas konpainiak. Honenbestez, Bermeoko (Bizkaia) Gaviota gas naturalaren biltegiko % 18 bereganatu du gas-konpainiak, 19,2 milioi euroren truke. Erosketaren bidez Enagasek azpiegituraren kontrol osoa bereganatu du.
Bermeoko kostaldean dagoen Gaviota biltegiak 1 bcmko (milioi metro kubiko) bolumen operatiboa du eta 1,7 bcm gas gordetzeko gaitasuna du. Guztira, 2,7 bcm biltegiratzeko gaitasuna du eta 3,3 bcmra heltzeko handitze egitasmoa dute, Enagasek azpimarratu duenez.
Iragan apirilean, gas-konpainiak Gaviotaren % 82 erosi zion Repsol enpresari. Era berean, Serrabloko (Huesca) lurrazpiko biltegia du Enagas konpainiak. Gainera, hirugarren bat eraikitzen ari da Yelan (Guadalajara).