Ekonomia -
Barakaldoko BECen
Hasi dira Eusko Jaurlaritzako lan-poltsatarako hautaketa-probak
Azterketak gainditzen dituztenek Euskal Administrazio Publikoko lanpostua betetzeko aukera izango dute, aldi baterako lan-kontratudun gisa, datorren ekainetik aurrera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
21.000 lagun baino gehiago aurkeztu dira gaur Barakaldo BECen abiatu dituzten Eusko Jaurlaritzako zazpi-lan poltsatarako hautaketa-probetara. Langile kualifikatuentzako deialdia da.
Proba hauek gainditzen dituztenek Euskal Administrazio Publikoko lanpostu bat betetzeko aukera izango dute bitarteko funtzionario gisa edo aldi baterako lan-kontratudun gisa, IVAPek ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Deialdi horrekin, Eusko Jaurlaritzak "lan-aukerak eskaini nahi dizkie gazteei eta, aldi berean, Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzura diharduen pertsonala gaztetzea".
KATEGORIA |
HAUTAGAIAK |
AZTERKETA ORDUA |
Administrazioko Goi-mailako Kidegoa |
6.264 |
11:00h |
Zuzenbidea |
1.888 |
15:30h |
Artxiboa, Liburutegia eta Dokumentazioa (HE3) |
1.282 |
17:30h |
Administrazioko Kidegoa (HE2) |
6.803 |
9:00h |
Osasun Publikoa (HE3) |
1.134 |
15:30h |
Lan Orientabidea |
3.812 |
13:00h |
GUZTIRA |
21.183 |
|
Lan-aukera hori betetzeko pertsonaren batez besteko profil tipoa honako hau da: 30-39 urte bitarteko emakumea, 3. hizkuntza-eskakizuna edo EGA du, eta Bizkaian bizi da.