Ekonomia -

Marsans Bidaiak

Marsans Bidaiak enpresako langileek iraungipen Espedientea onartu dute

Lan urteko 32 eguneko kalte ordaina izango dute, 70.000 euroko soldata topea jarriz, eta 1.900 milioi euroko funtsa sortuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marsans Bidaiak enpresako langileek Enplegu Erregulazio Espediente bat sortzea onartu zuten bart. Enpresaren 1.445 langileetan izango du eragina eta konpainiaren bideragarritasun plangintza ezinezkoa delako egin dute.

Enpresa egoera larrian izan arren, Enplegu Erregulazio Espedientearen ezaugarriak "normaltasunaren barnean egongo dira", eta lan urteko 32 eguneko kalte ordaina izango dute, 70.000 euroko soldata topea jarriz.

Gaur bozkatuko dute proposamen hori langileek, eta 1.900 milioi euroko funtsa sortuko da 50 urtetik gorako langileen kalte ordaina hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea