Ekonomia -

Sindikatuak

Zuzendaritza parekidea eta gaztea proposatu du LABek

Era berean, ELA sindikatuarekin elkarlanean sakontzearen aldeko apustua egingo du lan-talde berriak.

LABek zuzendaritza berria aurkeztu du. EFE
LABek zuzendaritza berria aurkeztu du. EFE
LABek zuzendaritza berria aurkeztu du. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzean egingo duten kongresuaren ostean sindikatua gidatuko duen zuzendaritza-taldea proposatu du LABek. Parekidea eta gaztea izateaz gain, ELA sindikatuarekin elkarlanean sakontzearen aldeko apustua egingo dutela adierazi dute arduradunek, egungo eredu sozio-ekonomikoari aurre egin eta burujabetza-prozedura antolatzeko.

Garbiñe Aranburuk ordezkatuko du Ainhoa Etxaide idazkari nagusi karguan, eta datozen bost urteotan, maiatzaren 25ean eta 26an egingo duten kongresuaz gero, sindikatua zuzenduko duen taldea aurkeztu du gaur Bilbon.

Zerrenda irekia denez, militantziak aukera du datorren hilabetean hautagai alternatiboak aurkezteko. Hala azaldu dute Igor Arroyo idazkari nagusi orde izateko hautagaiak, eta Maider Jauregik, sindikatuko Komunikazio arduradunak.

Aranburuk azaldu duenez, sindikatuak egungo eredu sozio-ekonomikoa errotik aldatu nahi du; hori dela eta, beharrezkoa jo du burujabetza-prozesua abiatzea, "Estatu propioa" lortzeko.

Horrez gain, gaineratu duenaren arabera, aurrean dituzten "erronkak" ikusita, oso garrantzitsua da ELArekin elkarlana sakontzea. "Bide luzea geratzen da. Oinez hasi gara eta helmugara iristea espero dudgu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea