Ekonomia -
Uztaileko adierazle aurreratua
KPI lau hamarren igo eta % 1,9an kokatu da
KPI harmonizatuaren datu hau abuztuaren 12an jakinaraziko dutenarekin bat egiten badu, 2008ko azaroan % 2,4 lortu zuenetik, balio altuenean kokatuko da KPIaren tasa.
Erredakzioa
Kontsumoko Prezioen Indize Harmonizatuak % 1,9an kokatu du bere tasa Espainian uztailean, ekainean baino lau hamarren gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) esanetan.
Nahiz eta ekainean beherakada izan, datu hau abuztuaren 12an jakinaraziko duten KPIarekin bat egiten badu, 2008ko azaroan % 2,4 lortu zuenetik, balio altuenean kokatuko du bere tasa. Igoera hau elikagaien eta alkoholikoak ez diren edarien, gasaren eta bidai antolatuen prezioek gora egitearen ondorio bat da.
Azken hilabetetako prezioen eboluzioa dela eta, Gobernuak deflazioaren arriskua alde batera utzi du eta Espainiako ekonomia "egonkortze eta normaltasun" fasean dagoela esan du.