Ekonomia -
Inkesta
Presio fiskala gehiegizkoa da Euskadiko biztanleriaren % 45arentzat
Bestalde, inkestatutakoen % 56 krisiaren kontra egiteko egin den gastu publikoaren murrizketa "egokia" dela uste dute, baina % 32 neurria "desegokia" dela uste du.
Erredakzioa
Euskadin dagoen presio fiskala "gehiegizkoa" da euskaldunen % 45arentzat, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoaren Kabinetearen zuzendariak, Victor Urrutiak, gaur aurkeztu duen "Krisi ekonomiko eta fiskalitatea" inkestaren arabera.
Presio fiskalaren ikerketa uztailaren 12a eta 14aren artean 1.200 elkarrizketa telefonikoekin egin zen, eta jarrera ezberdinak erakusten ditu. Biztanleriaren % 45 "gehiegizkoa" dela uste du eta % 42 "nahikoa" dela.
Euskal Herriko iruzur fiskalari dagokionez, % 59 "asko edo gehiegi" existitzen dela uste du. Urrutiaren esanetan, datu hau zabalduago dago Espainiako biztanleriaren artean, % 83an kokatzen da.
Inkestatutakoen % 56 krisiaren kontra egiteko egin den gastu publikoaren murrizketa "egokia" dela uste dute, baina % 32 neurria "desegokia" dela uste du.
Krisiaren testuinguruan, kostu handiko azpiegituren proiektuak gauzatzeari dagokionez, hiru besterik ez dituzte onartu, abiadura handiko trena, Gasteizen trena lurperatzeko proiektua eta Pasaiako Kanpoko Portua.
Bizkaiko proiektu handienez, Urdaibaiko Guggenheimaren handitzea (% 3,5) edo San Mames berria (% 4,4) proiektuak ez dituzte garrantzitsu jotzen ezta Bizkaian ere.
Hurrengo ikerketan biztanleriari zergak igotzeari buruz zer pentsatzen duen galdetuko zaio.