Ekonomia -
49 milioi
Jaurlaritzak CIE Automotive, Danobat, Cegasa eta Dominion abalatu ditu
Eusko Jaurlaritzak abalek 247 milioi euroko inbertsioak mugitzen "lagunduko" dutela azpimarratu du.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 49 milioi euroko lau abal eman ditu CIE Automotive, Danobat Railway Systems, Cegasa eta Dominion enpresen proiektuak finantzatzeko.
Jaurlaritzak adierazi du, aurten, 350 milioi bideratu dituela abalentzako eta hiru foru aldundien artean erabaki dituztela. Gainera, neurria erregulatzen duen arauak Europako Batasunaren oniritzia du.
Abala jasoko duten enpresei dagokienez, CIE Automotive 36 hilabetetako iraunaldia duen 15 milioiko abala jaso du "Ibilgailu Ekologikoa Zero Komisio" proiektua garatzeko. Gobernuak azpimarratu du proiektu horrek 68.225.000 euroko inbertsioa izango duela eta "batez ere enpleguan eta industrian eragina" izango duela.
Danobat enpresak, berriz, 24 hilabetetako iraunaldia duen 10 milioi eurokoa jaso du. Finantziatuko duen "Trenbide Sektorerako Sistemen Garapena" proiektuak 62.829.000 euro baliko du.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bi urteko iraunaldiko 12 milioiko laguntza eman dio Cegasa taldeko Clean Energy Euskadiri. Finantzatuko duten proiektua energiaren bilketarekin erlazionatua dago.
Azkenik, Global Dominion Access enpresak 12 milioi euroko abala jaso du. Laguntzak 2012ra arteko iraunaldia du eta "Ezaguera Balio Sortzailea" 40 milioiko ekimena finantzatuko du.