Ekonomia -

Laguntza sozialak

DSBEren murrizketen kontrako gose greba bukatu dute hiru ekintzailek

Ekintzaileek adierazi duten arabera, "Legebiltzarrak ostiko bat eman die gaur Euskadin pobrezia arriskuan dauden 194.000 pertsonei".

Hiru ekintzaileak Eusko Legebiltzarrean egindako protestan. Argazkia: EiTB
Hiru ekintzaileak Eusko Legebiltzarrean egindako protestan. Argazkia: EiTB
Hiru ekintzaileak Eusko Legebiltzarrean egindako protestan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) murrizketen kontrako gose greba egiten ari ziren hiru ekintzaileek amaitutzat eman dute Eusko Legebiltzarretik kanporatu ondoren eskainitako agerraldian jakitera eman dutenez. Aurrekontuen eztabaida hasi denean hasi dute protesta, "eskubide sozialetan demokraziaren historiako murrizketarik handiena" salatzeko. Horien ustez, Aurrekontuak onesterakoan gertatu da hori.

"DSBEren kopurua jaitsi dute, hilean 726,47 eurotik 634,96 eurora, 90 euro baino gehiagoko murrizketa", esan du ekintzaile batek, Juan Balmasedak. Horren ustez, "EAJ, PSE eta PPk, bizi ahal izateko DSBE behar dunenen aurrean, aberatsak eta AHT nahi dutenak defendatzea erabaki dute, Madrilera negoziaketak egitera joateko".

"Legebiltzarrak ostiko bat eman die gaur Euskadin pobrezia arriskuan dauden 194.000 pertsonei", esan dute.

Gaitzetsi duten arabera, 2017ko kontuak DSBEn % 7ko murrizketa mantentzen dute eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarako (LGS) % 8ko igoera ez dute onartu. Azken eskaera horretan, gose greba egin duten hemeretzi egun hauetan ordezkari politiko, sindikal eta sozialen babesa jaso dute.

Ordezkari berdinen babesa jaso dute gaur eguerdian ekintzaileek Bilbon egindako agerraldian. Lehenengo Isabel Garcia euskaraz egin du eta ondoren Balmasedak erdaraz.  Adierazi dutenez, "murrizketengatik triste, baina gehiago garelako, indartsuagoak eta antolatuagoak gaudelako kontentu gaude". Ildo horretatik, DSBEren hurrengo erreformari aurre egiteko, maiatzean "beste talde aldarrikatzaile bat" sortuko dutela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Ekonomia 2024 Albisteak DSBE