Ekonomia -

1.200 eurorainoko laguntzak

Renove Planak indarrean jarraituko du Nafarroan

Urtea amaitu arte ibilgailua erosteko laguntzak ematen jarraituko dute Nafarroan Gobernuaren eta kontsezionarioen akordioari esker. 1.200 eta 1.800 euro arteko diru-laguntzak emango dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eta auto kontsezionariek Renove Plana martxan jartzea adostu dute urtea bukatu arte. Dagoeneko ibilgailuak erosteko Estatuaren laguntzak bukatu egin dira.

Uztailean izandako salmenten beherakaden ondorioz, % 5,5, Gobernuak eta auto kontsezionarioek diru-laguntzak ematen jarraitzea erabaki dute.

Espainia osoan abian jarritako Renove Planaren barruan, Estatuak 500 euro ematen zituen, beste 500 euro inguru erkidegoek eta kontsezionarioek eta fabrikatzaileek beste 1.000 euro inguru ematen zituzten; orain, lantegiek eta Nafarroako Gobernuak 600 euro emango dituzte bakoitzak, guztira 1.200 euro autoko, eta 1.800 euro gutxiago kutsatzen duten autoentzako.

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren hitzetan, diru-laguntza horiek martxan jarraituko dute Nafarroan; izan ere, orain dela hamabost hilabete abian jarri zirela "arrakasta handiarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea