Ekonomia -
Bizkaiko Ogasuna
Bederatzi bizkaitar ikertzen ari dira 'Panamako paperekin' lotuta
Hala eta guztiz ere, argi adierazi nahi izan dute aipatu dokumentuetan "agertze hutsak" ez duela "zerga erregularizazio prozesua" abian jartzen.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko Foru Ogasunak lurralde horretako bederatzi zergadun ikertzen ari da "Panamako paperekin" dituzten loturengatik, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun Diputatuak Batzar Nagusietan jakitera eman duenez.
EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Foru Gobernuaren kontrol saioan eman du horren berri, Arantza Urkaregi EH Bilduren ordezkariak egindako galderari erantzunez.
Iruarrizagak esan du bederatzi zergadun bizkaitar sartu dituztela Panamako paperekin lotuta egiten ari diren ikuskaritza lanean, baina argitu du aipatu dokumentuetan "agertze hutsak" ez duela "zerga erregularizazio prozesua" abian jartzen.
Bizkaiko Ogasunak informazioa eskatu dio Estatuko Zerga Agentziari bitan, 2016ko apirilean eta aurtengo hilabete berean, baina erantzuna izan omen da "informazio garrantzitsua izaten duten unean" helaraziko dutela.
Horren aurrean, Ogasuna ez omen da "geldiriki geratu" eta "hasieratik" ikerketa lanetan jardun dute. Ikerketa horietan agertu omen dira bederatzi zergadunen izenak.