Ekonomia -

Bizkaiko Ogasuna

'Panamako Paperetan' agertzen diren bizkaitarrak identifikatu dituzte

Hala ere, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatuak azpimarratu nahi izan du posible dela Panaman kontu korronte bat izatea, iruzurrik egin gabe.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatua. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak ‘Panamako Paperetan’ agertzen diren bizkaitarrak identifikatu ditu eta ikuskaritza zerbitzuak ikerketa bat abiarazi du.

Hala jakinarazi du Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatuak RNE irratian egindako elkarrizketan.

“Komunikabideetan argitaratzen diren auziak beti aztertzen ditugu eta, kasu honetan ere, Ogasuna gauza bera egiten ari da; lan-talde bat dago gai hau aztertzen”, azaldu du.

‘Panamako Paperetan’ Bizkaiko “pertsona fisikoak edo juridikoak” antzeman dituzte eta horien egoera zein den jakiteko “ikuskaritza-prozedura” hasi dute.

Pertsona horiek identifikatuta dituztela baina horien inguruko daturik zabaldu ezin dutela azpimarratu du Iruarrizagak.

Nolanahi ere, ‘Panamako Paperetan’ agertzea eta iruzurra egitea ezinbestean lotuta ez dagoela zehaztu du.

“Zergapeko bizkaitarrak munduko edozein herrialdeetan dituen ondasunak deklaratu behar ditu; eta hala eginez gero, Panaman edo Kaiman irletan banku-kontu bat izatea posible da. Arazoa da normalean pertsona horiek ez dutela aitorpenik egiten”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gaurko azken ordukoa Panama