Ekonomia -

INEren datuak

EAEn 281 enpresa berri erregistratu dira ekainean eta Nafarroan 101

Espainian 7.140 enpresa sortu dira, iazko ekainean baino % 4,2 gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 281 merkataritzako enpresa sortu dira ekainean eta Nafarroan 101, Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera. Guztira, 157 enpresa berri erregistratu dira Bizkaian, 101 Nafarroan, 72 Gipuzkoan eta 52 Araban.

Enpresa horien kapitala ekainean 34,7 milioi euroraino hazi da, aurreko urtean baino 27 milioi euro gehiago.

Estatu mailako datuei dagokienez, Espainian 7.140 enpresa sortu dira, iazko ekainean baino % 4,2 gehiago. Harpidetutako kapitala 365 milioi eurokoa izan da, % 23,3 gutxiago.

Madrilen (1.467), Katalunian (1.264) eta Andaluzian (1.217) sortu dira merkataritzako enpresa gehien. Errioxa (36), Extremadura (74) eta Kantabria (84), aldiz, sortu dira gutxien.

Bestalde, EAEn 77 enpresa desegin dira urteko seigarren hilabetean eta Nafarroan 4. Estatistika Institutu Nazionalaren datuek erakusten dutenez, Estatuan 1.226 desegin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea