Ekonomia -
Lan-gatazka
USCAk begi onez jo ditu AENArekin izaten ari diren negoziazioak
Aire-kontrolatzaileak eta AENA berriro bilduko dira ostegun honetan negoziazioak amaitzeko.
Erredakzioa
USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuko komunikazio arduradunak, Cesar Cabok, "konstruktibotzat" jo ditu AENArekin negoziazio mahaian izandako elkarrizketak. USCAk eta AENA negoziazioei ekin diete berriro.
Aire-kontrolatzaileak eta AENA bihar bilduko dira berriro negoziazioei amaiera emateko.
Bileraren atseden batean Cabok hedabideei azaldu dienez, sindikatuak "sentsazio oso baikorrak" ditu, "aurrera egiten ari gara" negoziazioetan, gaineratu du.
USCAko bozeramailearen hitzetan, "gai laboralak eta profesionalak jorratu ditugu soilik; ez dugu soldataren gai eztabaidatu".
Atzo abuztuko greba bertan behera uztea erabaki ostean, aire-kontrolatzaileek aurrerapenak lortzea espero dute lehen bilera horren amaieran.
Bestalde, AENAk jakinarazi duenez, gaurko bilera "normaltasun osoz" garatu da eta negoziazio mahaia asko aurreratu da.
Bilera ez da oraindik bukatu, baina baliteke bihar jarraitzea, AENAren hitzetan.
Negoziazio mahai horretan AENAko sei ordezkari eta USCAko hamar daude lanean.