Ekonomia -
% 13koa
Gazteen langabezia-tasa, inoiz baino okerrago
Gainera, Lanaren Nazioarteko Erakundeak ohartarazi duenez, gora egingo du urte bukaera bitartean.
Erredakzioa
2009an gazteen langabezia-tasa inoiz izan duen mailarik altuenenera (% 13) heldu da nazioarteko krisiaren eraginez, eta urte bukaerara arte gora egingo duela iragarri du Lanaren Nazioarteko Erakundeak.
"Gazteek ez dakite non edo nola lortu enplegua", esan du Streven Kapsos Lanaren Nazioarteko Erakundeko ekonomistak. Genevan aurkeztu dute 2010eko Nazioarteko Gazteen Enpleguari buruzko joeren txostena.
Horren arabera, 15 eta 24 urte artean ekonomikoki aktibo dauden 260 milioi gazteetatik, 81 milioi langabezian zeuden 2009ko bukaeran, historiako mailarik altuena.
2007an % 11,9koa zen gazteen langabezia-tasa eta 2009an % 13raino igo egin da; gainera, Lanaren Nazioarteko Erakundeak gora egiten jarraituko duela uste du, % 13,1eraino.
2011 urtera arte ez da egoera hobetuko; orduan, gazteen langabezia-tasak % 12,7ra behera egitea espero dute.
Gainera, gazteen artean emakumeak zailtasun handienak dituzte enplegua aurkitzerako orduan.