Ekonomia -

Lan-gatazka

Espainiako Gobernuak zamaketarien sektorea erreformatzeko legea onartu du

Zamaketarien sindikatuek kritikatu dute haiei galdetu gabe onartu dutela araua, eta ohartarazi dute grebara joko dutela legeak enplegua modu egokian babesten ez badu.

Zamaketariak. Argazkia: EITB
Zamaketariak. Argazkia: EITB
Zamaketariak. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak zamaketarien sektorea erreformatzeko eta Europar Batasunaren agindua betetzeko lege dekretua onartu du gaur, Kongresuaren babesa lortzeko egindako aldaketekin, eta sindikatuek eta enpresek adostutakoa barne hartuta.

Zamaketarien sindikatuek kritikatu dute haiei galdetu gabe onartu dutela araua, eta ohartarazi dute grebara joko dutela legeak enplegua modu egokian babesten ez badu.

Iñigo de la Serna Sustapen ministroak aurreratu du dekretua, Europako Batzordearen oniritzia duena, ostegunean eramango duela Kongresura, nahiz eta hilabeteko epea izan.

Dekretuan agertzen denez, arauaren aplikazioa sindikatuek, Anesco patronalak eta Sustapen eta Enplegu ministerioek elkarrizketa mahaian itundutakoaren arabera izango da.

Sustapen ministroak azpimarratu du, gainera, beste alderdi batzuekin izandako "elkarrizketen emaitza" dela dekretu berria.

Matrikulatu gabeko ibilgailuen ontziratzeari eta lehorreratzeari buruz PDeCATek egindako proposamena, adibidez, da sartu dutenetako bat.

Gaur egun zamaketariek egiten dute lan hori, salbuespen kasuetan izan ezik, baina aurreko dekretu legeak, Kongresuak atzera bota zuenak, horixe galarazten zuen.

De la Sernak esan du, legea orain idatzita dagoen moduan, zamaketariek lan horri eutsi ahal izango diotela, sektorearen monopolioa amaituko delako.

PDeCAT abstentzioa emateko prest zegoen puntu hori aldatuko ez balitz, beraz, legeak aurrera egin dezake PPren, Ciudadanosen eta EAJren babesarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak