Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Madinak "ardura" eskatu dio EAJri aurrekontuak negoziatzerakoan
Momenturen baten aurrekontuak hiru aldundietan eztabaidatu beharko direla gogorarazi die sozialistak jeltzaleei.
Erredakzioa
Eduardo Madinak, sozialistek Diputatuen Kongresuan duten idazkari orokorrak "ardura" izatea eskatu dio EAJri aurrekontuak negoziatzeko orduan.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, momenturen baten aurrekontuak hiru aldundietan eztabaidatu beharko direla gogorarazi die sozialistak jeltzaleei.
"Ondo legoke", EAJ, PSOE eta PSE, "behar bezain azkarrak izatea elkarri jartzen diegun exijentzia eta elkar ardura maila zehazteko", adierazi du idazkari sozialistak.
"Alderdi politikoen jolasetatik urrun dagoen une bat da bizi ari garena", ondorioztatu du Madinak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea