Ekonomia -
Grebaren ostean
Mobilizazio gehiago larunbat honetan, hezkuntzako murrizketen aurka
ELAk, LABek eta Steilasek alde batetik, eta CCOOk, bestetik, manifestazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetan.
agentziak | erredakzioa
ELAk, LABek eta Steilasek alde batetik, eta CCOOk, bestetik, manifestazioak deitu dituzte larunbat honetarako EAEko hiru hiriburuetan, hezkuntza sistema ez unibertsitarioko murrizketak salatzeko, maiatzaren 16ko eta martxoaren 22ko grebei jarraipena emate aldera.
Sindikatuen martxak eguerdian abiatuko dira Bilboko Bihotz Sakratutik, Donostiako Alderdi Ederretik eta Gasteizko Bilbo plazatik, "langileen baldintzak defendatzeko" asmoz.
ELAk, LABek eta Steilasek protestetan parte hartzeko deia egin diete ikasleen gurasoei, "murrizketek eta inposaketek seme-alabengan eragin zuzena dutelako".
CC.OO.k, gainera, hezkuntza komunitateari egin dio mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena "botere publikoak langile klaseari entzungor egiten diolako", Eusko Jaurlaritzak "negoziatzeari uko egin" ostean.