Ekonomia -

Espainian

Gobernuak ez du 2011ko Aurrekontuetan zergak igotzeko asmorik

Elena Salgadoren hitzetan, ez dute beste erreforma fiskalik beharko Estatuak 2011rako aurreikusitakoa fakturatzeko, baina gehiago biltzeko asmoarekin ez bada ere, ez du aldaketarik baztertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez du 2011ko Aurrekontuetan zergak igotzeko asmorik, hala ere, ekitatea bermatzeko "zuzenketa txiki" bat egin dezaketela onartu du. 500 milioi euro berreskuratuko dituzte azpiegituretarako eta defizita murriztea lortuko dutela uste dute.

Elena Salgado Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearen hitzetan, ez dute beste erreforma fiskalik beharko Estatuak 2011rako aurreikusitakoa fakturatzeko, baina gehiago biltzeko asmoarekin ez bada ere, ez du aldaketarik baztertu.

Aldaketaren bat egitekotan, Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarritakoa beteko dela ziurtatu du: erosteko ahalmen handiago dutenei eskatuko dizkiete ahalegin gehiago egitea.

Dena den, oraingoz ez dute aukera hori mahai gainean ipini, Salgadoren hitzetan. Horrela Jose Blanco Sustapen ministroak azken egun hauetan esandakoa ezeztatu du. Blancok zergek gehiago gora egin zezaketela esan zuen.

2010ean egindako moldaketa fiskalek datorren urteko sarrerak bermatzen dituztela eta 2011an defizita BPG % 6an utziko dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea