Ekonomia -

Aireportuak

USCAren eta AENAren arteko akordioa bozkatuko dute gaur

Sindikatuaren ustez akordioa onartua izango da eta irailean hitzarmen kolektibo berria eztabaidatzeko bidea libre geratuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean USCA aire kontrolatzaileen sindikatuak eta AENAk lortutako aurreakordioa onartzea edo ez bozkatuko dute gaur aire-kontrolatzaileek.

Erabakia 49 zentroetan, aireportuetan zein zerbitzu zentraletan, lan egiten dituzten aire-kontrolatzaileek hartuko dute.

Bozketa goizean hasi da eta zentro bakoitzean lortutako botoak USCAk Bartzelonan duen egoitzara bidaliko dira, bertan zenbaketa egiteko. Emaitzak arratsaldeko lehenengo orduetan ezagutuko dira.

Euren datuak zenbatzen denbora gehien emango duten zentroak honakoak izango dira: Madrid (400 kontroladore), Bartzelona (300 kontroladore) eta Kanariak (200 aire-kontrolatzaile).

Sindikatuaren ustez akordioa onartua izango da eta irailean hitzarmen kolektibo berria eztabaidatzeko bidea libre geratuko da.

Aurreakordioaren xehetasunak

Lanaldiari buruzko akordioak lau lanegun eta bi atseden-egun aurreikusten ditu.

Soldata kontrol zentro bakoitzean lan egiten dituzten orduen araberakoa izango da. Horrela, apirilaren 14ko nabigazio legeak ezartzen dituen 1.670 lanorduak 1.400-1.500era gutxitu litezke, instalazio horien zirkulazio-kopuruaren arabera.

Horrez gain, aparteko orduak borondatezkoak izatea adostu dute eta kontrolatzaileak urteko 365 egunetan lan egiteko moduan ez egoteko sistema diseinatu beharko du AENAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea