Ekonomia -

Hazkundea

Esportazioak % 13,2 igo dira EAEn lehen hiruhilekoan

Halaber, inportazioak % 34,9 hazi dira epe berean, energiarekin lotutako produktuei esker bereziki (% 130,6 hazi dira), Eustatek emandako datuen arabera.

Langile bat, metala erabailtzen. Artxiboko argazkia: EiTB
Langile bat, metala erabailtzen. Artxiboko argazkia: EiTB
Langile bat, metala erabailtzen. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esportazioak % 13,2 hazi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lehen hiruhilekoan. Halaber, inportazioak % 34,9 igo ziren, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak astearte honetan jakinarazi duenez.

Zehazki, euskal esportazioen balioa 5.792 milioi eurokoa izan zen urtarriletik martxora bitartean. Bestalde, inportazioak 3.536 milioi eurotik 4.768 milioi eurora gehitu ziren epe berean, batez ere energiarekin lotutako produktuei esker (% 130,6 hazi ziren).

Eustaten esanetan, Arabak izan zuen esportazioetan hazkunderik handiena (% 12,9), batez ere garraioarekin lotutako materialagatik (% 19,4). Inportazioak, berriz, % 6,2 gehitu ziren bertan.

Bizkaian, esportazioak % 19,6 hazi ziren, batez ere metalak eta horien manufakturengatik (% 29,2), eta inportazioak % 60,1 handitu ziren, batez ere produktu mineral eta energiarekin zerikusia duten produktuengatik (% 128,1).

Azkenik, Gipuzkoan esportazioak % 6,4 hazi ziren, garraio materialari esker (% 18,6) batik bat. Inportazioak % 12,6 hazi ziren, batez ere metalak eta euren manufakturengatik (% 26,8).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Ekonomia Eguneko albisteak Eustat gaur