Ekonomia -
INEren datuak
Hoteletako prezioak % 1 jaitsi dira uztailean, Euskadin
Bestalde, errentagarritasuna % 2,9 hazi da gela okupatu bakoitzeko eta % 7,7, gela libre bakoitzeko.
Erredakzioa
Hoteletako Prezioen Indizea % 1 jaitsi da iazko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2009ko datuekin alderatuta. Errentagarritasun tasak, berriz, gora egin du aldi horretan, gela okupatu bakoitzeko % 2,9 eta gela libre bakoitzeko % 7,7, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) arabera.
Estatuko datuei dagokienez, hoteletako prezioek urtetik urtera batez besteko % 0,8ko beherakada jasan dute, eta sektorearen errentagarritasunak gora egin du, % 1,3 gela okupatu bakoitzeko eta % 5,4 gela libre bakoitzeko.
Okupatutako gelen fakturazioa 74,1 euroko batez besteko baliora heldu da Estatuan, eta EAEn 82,4 eurora. Bestalde, gela libre bakoitzeko batez beste 47,2 euro sartu dira Estatuan eta 53,2 euro EAEren kasuan.
INEren datuen arabera, euskal hotel-establezimenduek 246.827 bidaiarien (Estatukoak 145.345 eta atzerrikoak 101.482) bisita hartu dute uztailean. Guztira 477.824 ostatu-gau eta batez beste1,94 eguneko egonaldiak egin dituzte.
Erkidegoan irekita dauden 511 establezimenduek 4.483 pertsonari ematen diete lan eta 26.140 pertsonentzako lekua dute. Aipatutako lekuek okupazio mailak % 58ko okupazioa izan dute (asteburuan % 64,6era igotzen da kopuru hori) eta gelen kasuan % 64,2koa izan da okupazio maila hori.