Ekonomia -

Ekonomia

Euskadi, abuztuan ere bai, Estatuko pentsioen sailkapenaren buruan

EAEn, bataz beste, 968,23 euro kobratzen dira; Espainian, berriz, 781,34 euro. Horrek, iazko abuztuarekin alderatuz, %2,9ko igoera suposatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Atonomia Erkidegoa batazbesteko pentsiorik altuena duen lurraldea izaten jarraitzen du 968,23 eurorekin. Espainiako batazbestekoa, 781,34 eurokoa da. EAEren atzetik Asturias eta Madril daude, 932,97 eta 924,65 euroko batazbestekoekin, hurrenez-hurren.

Erkidegoan kobratzen diren pentsioen kopurua 495.886koa da abuztuan, iazko abuztuarekin konparatuta, %1,4ko igoera eman da. Datuak Lan eta Inmigrazio Ministerioko Giza Segurantza Institutoak atera ditu.

Euskadin, pentsiodunek 968,23 euro kobratzen dituzte batazbeste. Honek %2,9ko igoera suposatzen du 2009ko abuztuko datuekin alderatuta. Laguntzarik altuena Bizkaian kobratzen dute; 979,70 euro. Ondoren, arabarrak dira gehien kobratzen dutenak; 974,57 eurorekin eta azkenik, gipuzkoarrak daude, 947,82 eurorekin.

Hiru kasuetan, iazko abuztuan kobratzen ziren kantitateak gainditu dira; %3,1 gehiago Araban, %3 Gipuzkoan eta %2,9 Bizkaian.

Espainian, %3,4 igo dira

Espainiako lurralde osoari dagokionez, 8.690.290 pentsio kobratzen dira, iazko epe berdinean baino %1,6 gehiago. Era berean, batazbesteko pentsioa 781,34 eurotan dago, azken 12 hilabeteetan baino %3,4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea