Ekonomia -
Fiskalitatea
Arabak eta Bizkaiak uztailean bildutako diru-kopuruak gora egin du
Arabako Foru Aldundiak bildutako diru-kopuruak % 18 gora egin du uztailean, eta Bizkaian bildutakoa % 16,5eko izan da.
Erredakzioa
Iazko datuekin alderatuta, Arabako Foru Aldundiak bildutako diru-kopuruak % 18 gora egin du uztailean eta ia 900 milioi euro bildu ditu.
Uztailera arte Arabako Ogasunak aurreikusitakoaren ia erdia bildu du.
Bestalde, Bizkaiak uztailean bildutakoa % 16,5eko izan da.
Arabako kasuan, hazkundea txikiagoa izan da; izan ere, "Rover auziaren" ondorioz Espainiako Gobernuak Arabari ordaindutako 50 milioiak direla eta, bildutakoa 11,5ekoa izan da.
Bizkaiko kasuan, Juan Mari Aburto Foru Aldundiko bozeramailearen hitzetan, hazkunde hori "oso garrantzitsua" da; izan ere, "goranzko joera" ezarri dela eta ekonomiak aurrera egiten duela erakusten du.