Ekonomia -
Nafarroako Gobernua
Nafarroako foru funtzionarioen soldata igoera abuztuan iritsiko da
Atzeraeragina izango du, urtarrilaren 1era hain zuzen ere, Maria Jose Beaumont Funtzio Publikoko kontseilariak iragarri duenez.
agentziak | erredakzioa
Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak iragarri du abuztuaren 1ean jarriko dela indarrean Nafarroako Gobernuko funtzionarioen soldataren % 1eko igoera, eta atzeraeragina izango duela urtarrilaren 1eko datarekin.
Uztailaren 5ean sartuko omen dute indarrean gobernu akordioa aipatu portzentajea igotzeko, Beaumontek Nafarroako Parlamentuan jakinarazi duenez.
Kontseilariak esan du "hainbat" pauso eman behar dituztela soldatak eguneratu aurretik; besteak beste, atxikipenak kalkulatu.
Horiek egin bitartean, igoera Funtzio Publikoko Mahai Orokorrera eramango dute sindikatuekin negoziatzeko.