Ekonomia -
Abuztuko datuak
Inflazio bateratua % 1,8an geratu da, hamarren bat jaitsiz
Erregaien prezioen beherapenak eta jatekoen eta alkoholik gabeko edarien igoerak izan dira jaitsiera honetan eragin handiena izan duten faktoreak.
Erredakzioa
Espainiako inflazio bateratuaren tasa % 1,8koa izan da abuztuan, aurreko hilean baino hamarren bat baxuagoa. Inflazio bateratuak Euroguneko herrialde guztien prezioen bilakaera sistema berbera erabiliz neurtzen du.
Datua Kontsumorako Prezioen Indize Bateratuaren (KPIB) adierazle aurreratuak eman du, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) zabaldutakoaren arabera. Datu horrek, irailaren 10ean jakitera emango duten inflazio orokorraren (KPI) datuarekin bat egin ezkero, erosketa-saskia osatzen duten prezioak ere hamarren bat garestitu direla adieraziko luke.
Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, abuztuko inflazioak bi eragile izan ditu: erregaien prezioen beherakada eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoera.