Ekonomia -

Guggenheim

Bilbok bankuak eta enpresak elkartu ditu inbertsio arduratsuaz hitz egiteko

Inbertsio arduratsua indarra hartzen ari da finantzen munduan, izan ere, geroz eta gehiago hartzen dira aintzat ingurugiro, gizarte, genero edo dibertsitate irizpideak.

Rementeria eta Guindos, elkar agurtzen, Guggenheimen. Argazkia: Efe
Rementeria eta Guindos, elkar agurtzen, Guggenheimen. Argazkia: Efe
Rementeria eta Guindos, elkar agurtzen, Guggenheimen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Biscay ESG Global Summit goi-bilera inauguratu du Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroarekin batera Guggenheimen, eta parte hartzaileei eskatu die "Bizkaiaren enbaxadore" izan daitezela, Bizkaia "modan" eta "ekonomia eta finantza erreferente izateko prest" dagoela zabal dezatela.

"Aldundiak, gauza desberdinak egin nahi dituen Gobernu ekintzailea den heinean, Bizkaiko Finantza Huba sustatzen du, Madrilgoarekin, Londreskoarekin eta Frankfurtekoarekin batera, besteak beste", azpimarratu du.

Ahaldun nagusiak espero du goi-bilerak nazioarteko presentzia berreskuratzeko balio izatea, enpresek "Bizkaian aukera bat" ikus dezaten. Horretarako, Aldundiko ateak irekiko ditu hitz egiteko, aztertzeko, imajinatzeko eta lan egiteko, beti ere, win-win filosofian oinarrituta", azaldu du.

Finantza Hub horren baitan, Rementeriak gogorarazi du Aldundiak enpresei berrikuntzan inbertitzeko funtsak sustatzen dituela, edo "handiagoak" izan nahi duten enpresentzako funtsak, "enplegua eta etorkizuna babesteko".

Bizkaiko Aldundiak, Kutxabankek eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute goi-bilera, Bizkaia inbertsio arduratsuan "nazioarteko erreferente" izan dadin.

Bihar Euskalduna Jauregian jarraituko dute ekitaldiek, eta Sebastian Albella Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidentea, Josu Jon Imaz Repsolen zuzendaria eta Rosa Garcia Siemens Gamesako energia berriztagarrien ordezkaria izango dira, besteak beste.

Inbertsio arduratsuak indarra hartzen ari dira finantzen munduan, izan ere, geroz eta gehiago hartzen dira aintzat ingurugiro, gizarte, genero edo dibertsitate irizpideak inbertsiorako erabakiak hartzeko garaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Ekonomia 2024 Bizkaiko diputatu ohia Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak