Ekonomia -

Daturik txarrena 1989tik

Autoen salmenta % 23,8 amildu da abuztuan

Egoera ekonomikoak murrizketa hori eragin duela uste dute sektoreko erakundeek eta % 30tik gorako beherakada aurreikusi dute urteko bigarren seihilekorako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen salmenta % 23,8 amildu da Espainian abuztuan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta; 1989ko abuztutik izan den salmenta beherakada handiena da.

Anfac fabrikatzaileen eta Ganvam saltzaileen erakundeek argitaratutako datuen arabera, 44.587 ibilgailu matrikulatu dituzte abuztuan. Baina urtarriletik abuztura 730.906 matrikulazio egin dituztenez, % 21,9ko balantze positiboari eusten diote.

Egoera ekonomikoak murrizketa hori eragin duela uste dute sektoreko erakundeek. Gainera, defizit publikoa murrizteko neurriengatik, langabezia tasa altuarengatik eta kontsumo pribatuaren atzerakadarengatik, urteko bigarren seihilekoan % 30tik gorako beherakada izango dela aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea