Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Autonomoen Lege berriaren aldaketa nagusiak

Lege berri honek, Kongresuak aho batez onartu duenak, dedukzio eta tarifa mota desberdinak aurreikusten ditu.

Autonomoentzako lege berriak hobekuntza batzuk izango ditu

1:32

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuak aho batez onartu berri duen Autonomoen Lege berriak aurreikusten dituen neurri nagusiak daude hemen jasota. Kongresutik Senatura bidali dute legea, eta uztailerako espero dute behin betiko onarpena.

1- Autonomoek lautan aldatu ahal izango dute kotizazio basea urtean, diru-sarreretara egokitzeko.

2- Erregimen Berezian alta eta baja har daiteke hiru aldiz urtean, eta lan egindako epeari dagokiona bakarrik ordaindu.

3- Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoan atzerapena izanez gero, lehenengo hilabeteko zigorra % 20tik % 10era jaitsi dute.

4- Urtebetera luzatu dute 50 euroko tarifa laua autonomo berrientzat, eta bi urte lehenago autonomo izateari utzi ziotenei ere eragingo die.

5- 50 euroko tarifa laua hartu ahal izango dute amatasunaren ostean lanera itzultzen diren emakumezko autonomoek.

6- Egunero 26,67 euroko desgrabazioa ezarriko da mantenu gastuengatik, eta 48 eurora arte igo daiteke langilea atzerrian egonez gero.

7- Autonomoek jarduera ekonomikoari lotutako hornidura gastuen (ura, argindarra, telefonoa…) % 30 deduzitu ahal izango dute, eta koefiziente bat ezarriko dute lanerako erabiltzen duten eraikinaren metro koadroen arabera. Dena dela, ez da dedukziorik ezarriko garraioaren edo ibilgailuaren erabilpenagatik (gasolina).

8- % 100 kotizazioa izango dute Gizarte Segurantzan amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, etab. deskantsua hartzen dutenek.

9- 12 urtera igo dute zaintzapean dauden adingabeen adina, kontziliazioa aitortzeko balio duena.

10- Sozietate-autonomoen kasuan, gutxieneko kotizazio oinarritik kanpo geratuko da Lanbide arteko Gutxieneko Soldata.

11- Autonomo izanda ere, pentsioaren % 100a kobratu ahal izango da, gutxienez langile bat kontratatuta izanez gero.

12- In itinere istripuak aitortuko zaizkie autonomoei.

13- Autonomoen kuota ez da ordaindu beharko 12 hilabetez adingabeak edo mendekotasunak dituztenak zaintzeko.

14- Autonomoen seme-alaba gaitasungabeak kontratatzeko erraztasunak emango dira.

15- Autonomoen erretiro partziala eta kotizazio partziala aztertuko dituzte, ohikotasunaren kontzeptuarekin batera, Kongresuan sortuko dute azpibatzorde batean.

16- Gehiegizko kotizazioa itzuliko dute jarduera aniztasunagatik, eskatu behar izanik gabe.

17- Autonomoek euren beharretara egokitutako formakuntzara jo ahal izango dute, eta lan-arriskuen prebentziorako heziketa indartuko dute.

18- Lan Autonomoaren Kontseilua sortuko dute, eta kolektiboaren ordezkariek Kontseilu Ekonomiko Sozialean sartuko dira urtebeteko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea