Ekonomia -

Eurostaten datuak

EBko BPG % 1 hazi da 2010eko bigarren hiruhilekoan

Europako ekonomiaren susperraldia bizkortu egin da apirila eta ekaina artean, Alemaniako Barne Produktu Gordinaren gorakadagatik (% 2,2) batez ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako ekonomiak bizkortu egin du susperraldia 2010eko bigarren hiruhilekoan eta Barne Produktu Gordinak % 1 egin du gora bai Eurogunean bai Europar Batasunean.

Abuztuaren 13an zabaldutako aurreikuspena baieztatu du horrela Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoak.

Era berean, susperraldian Alemaniako BPG % 2,2 igo izana funtsezkoa izan dela baieztatu dute datuek.

Laugarren aldiz jarraian egin du gora Europako ekonomiak, baina aurreko hiruhilekoaren aldean (% 0,3), bigarrenean handiagoa izan da hazkundea.

Gainera, alde handia dago Europako herrialde batetik bestera, hala, Espainiako eta Portugalgo ekonomiak izan ziren gutxien hazi zirenak (% 0,2); eta Greziakoa izan zen atzera egin zuen bakarra (% 1,5).

% 1,9 hazi da 12 hilabetetan

Azken hamabi hilabeteetako datuei erreparatuta, Europar Batasuneko eta Euroguneko ekonomiek % 1,9 egin dute gora, aurreikusitako % 1,7aren gainetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea