Ekonomia -

Istripuak

Hiru langile hil dira, euskal langileriarentzako aste beltz honetan

34 dira dagoeneko aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizonezko bat hil da gaur Irungo Benta kaleko enpresa batean izandako lan-istripuan. Aste beltza izan da euskal langileriarentzat, astelehenean beste bi behargin hil baitziren, istripuz: bat Bedian (Bizkaia) eta bestea Azpeitian (Gipuzkoa).

Ezbehar horiek kontuan izanik, 34 dira dagoeneko aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.

Lehena astelehean gertatu zen, 12:10ean, Bediako Murtatza auzoan. Bertan, Forjas Unidas Vascaseko 43 urteko langile bat hil zen, lanean ari zela buruan kolpea jasota.

Handik gutxira, 14:50ean, 50 urteko behargin bat hil zen Azpeitiako Olalde industriagunean, Astigarraga Kit Line enpresan. Produktuak ontziratzeko makina batek langilea harrapatuta.

Sindikatuak kezkatuta agertu dira lan-ezbehar kopuruak gora egin duelako

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek kezka adierazi dute, lan-istripu kopuruak gora egin duelako. Hori dela eta, arazoari aurre egitea eskatu die administrazio publikoei, aste honetan hiru langile hil direlako Euskadin.

Datorren astelehenean, 11:00etan, Irungo Plasticos Alai enpresan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute ELAk eta LABek; CCOOk, berriz, 12:00etan Irungo Udaletxearen aurrean antolatutako protestarekin bat egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa