Ekonomia -

50.000 milioi dolar

Errepideetan eta trenbideetan inbertsioa iragarri du Obamak

241.401 kilometro errepide, 6.437 kilometro trenbide eta lurreratzeko 300 kilometro pista eraikitzea espero dute egitasmoarekin, eta 50.000 milioi dolarreko kostua izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepideetan eta trenbideetan bete beharreko egitasmo zabal bat aurkeztu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. 50.000 milioi dolar bideratuko ditu Gobernuak horretarako, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko helburuarekin.

"AEBek munduko azpiegitura onenak izan ditzan plan berri bat iragartzen ari naiz, munduko azpiegiturarik onena genituen eta berriz edukiko ditugu", adierazi du Obamak Milwakeen (Wisconsin) emandako hitzaldian, Lanaren Eguna dela-eta.

241.401 kilometro errepide, 6.437 kilometro trenbide eta lurreratzeko 300 kilometro pista eraikitzea espero dute egitasmoarekin, eta 50.000 milioi dolarreko kostua izango du. Era berean, sei urteko iraupena izango du planak.

Lanpostuak sortu

"Epe luzera lanpostuak sortzeko" xedea du egitasmoak, errepikatu du AEBetako presidenteak, eta 2009ko otsailean aurkeztutako egitasmoa bezalakoa ez dela azpimarratu du, ekonomia suspertzeko plan bat alegia. "Lanpostuak berehala sortzeko plan bat" da, Obamaren ahotan.

Enplegua Obama gehien kezkatzen duen gaietako bat da. Gainera, presidentearen alderdiak hauteskunde batzuei egin beharko die aurre azaroan, % 9,6ko langabezia-tasa batekin eta ia 15 milioi langabeturekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea