Ekonomia -
Gutunak bidali dituzte
ELAk eta LABek ez dute bat egingo irailaren 29ko grebarekin
CCOO eta UGT sindikatuetara gutunak bidali dituzte, erabakia azaltzeko.
Erredakzioa
CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrei gutunak bidali dizkiete ELA eta LABetik, irailaren 29an deitutako greba orokorrean parte hartuko ez dutela jakinarazteko. Sindikatu abertzaleen arabera, greba deitu duten sindikatuek Jaurlaritzaren Elkarrizketa Sozialean parte hartzeak "ekintza sindikal bateratua galerazten du"
"Greba orokorreko deialdi bat ez da bateragarria elkarrizketa sozial horren bidez islatu nahi den normaltasun irudiarekin", esan dute.
Greba orokor bat egiteko "deialdia bakarrik partekatzea" nahikoa ez dela azpimarratu dute ELAk eta LABek. "Ezinbestekoa da erabakitzea sindikatuen arteko ekintza bateratua zeintzu oinarriren gainean eraiki nahi den", gaineratu dute. "Hori, gaur arte, euskal esparruan ez da egin".
ELA eta LAB sindikatuak "zeharo kezkatuta" agertu dira CCOOren eta UGTren "estrategia politikoaren aurrean". Haien esanetan, "CEOErekin negoziazio kolektiboaren erreforma" negoziatzen ari dira CCOO eta UGT. "Erreforma laborala eta negoziazio kolektiboarena erabat lotuta daude", aiderazi dute.