Ekonomia -

Aurrezteko metodoa

Ryanairreko zuzendariak kopilotoak kendu nahi ditu

Enpresako arduradun nagusia hartutako erabaki zorrotzengatik ezaguna da eta hegaldi motzetan azafatek kopilotua ordezkatu lezatekeela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael O''Leary Ryanairreko zuzendaria orain arte hartutako neurri zorrotzengatik ezaguna da. Oraingo honetan, hegazkin modernoetan kopilotuak nahitaezkoak ez direla esan du; izan ere, "ordenagailuak egiten du ia lan dena".

Kopilotuak kenduz gero, "aireliniek diru mordoa aurreztuko luteke", esan du O''Learyk Financial Times egunkariak egin dion elkarrizketa batean. Horrez gain, trenetan ere makinista bakarra dagoela esan du, horri bihotzekoak emango balio istripua gertatzeko arriskua egongo litzatekeen arren.

O''Learyk adierazi du nazioarteko hegaldi luzeetan bi pilotu beharrezkoak direla, baina Ryanairrek egiten dituen hegaldi laburretan azafatek kopilotua ordezkatu lezaketeela proposatu du; izan ere, haren betebehar bakarra "pilotua lo ez gelditzea eta buruarekin kontrolen aurka ez jotzea da".

Eskuratze berriak

Elkarrizketa horretan ere, O''Learyk azaldu du ez duela beste airelinearik erosteko asmorik, baina 15.000 dolarren truke 200 Boeing erosi ditzakeela argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea