Ekonomia -

Espolazio Neutroien iturria

ESS-Bilbao Europako partzuergoan sartzeko baldintzak adostu dituzte

Espainiako Gobernuak 42 milioi baino zerbait gehiago jarriko du espalazio iturriaren eraikitze lanetarako, eta Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euro jarriko ditu.

ESS Bilbao. Artxiboko argazkia: EiTB
ESS Bilbao. Artxiboko argazkia: EiTB
ESS Bilbao. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizunean ESS-Bilbao Europako partzuergoan sartzeko baldintzak adostu dituzte ostiral honetan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, zuzendaritza kontseiluak arratsaldean egin duen bileran. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburu eta ESS-Bilbaoko zuzendaritza kontseiluko presidenteak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturako sailburuak parte hartu dute. Espainiako Gobernuaren ordezkari lanetan, Carmen Vela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu idazkari bertaratu da.

Batzar horretan, bi gobernuek Espainia, bazkide sortzaile gisa, ERIC (European Research Infraestucture Consortium) ESSen sartzeko baldintzak adostu dituzte. Gobernu biek zehaztu dute ERICekin hartutako akordioak betetzeko beharrezkoa izango den diru ekarpena. Azpiegitura 2025ean bukatuta egotea espero da.

Espainiako Gobernuak 42 milioi baino zerbait gehiago jarriko du espalazio iturriaren eraikitze lanetarako, eta Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euro jarriko ditu. Zenbateko horretan 2017. urterako eskatuko den 18 milioiko mailegua sartuta dago. Zenbaki hauekin, Espainiak %3arekin hartuko du parte ESS Lunden. 2018ko apirila baino lehenago aurreikusten da bat egitea.

ESS Bilbaok jarraitu egingo du Europako espalazio iturriarekin lehenago adostu bezala gailuen ekarpenak egiten. Lortutako akordioari esker, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, ESS-Bilbao partzuergoaren bitartez, Europako ikerketa proiektu nagusietako bat bultzatzen jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana berriak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Ekonomia 2024 Albisteak