Ekonomia -
KPI
Prezioak % 0,3 garestitu ziren EAEn eta ez ziren aldatu Nafarroan
Espainiako Estatuan KPI % 0,3 hazi zen abuztuan eta urte arteko tasa % 1,8an geratu zen bai Estatuan, bai Nafarroan. EAEn, berriz, urte arteko datua % 1,7an geratu zen.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,3 igo zen abuztuan EAEn eta bere horretan geratu zen Nafarroan, eta urte arteko tasa % 1,7an geratu da lehenengoan eta % 1,8an bigarrenean, Espainiako Estatistika Institutuak (INE)&' || 'nbsp;gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.
Espainiako Estatu osoko datuak kontuan izanda, KPIk % 0,3ko hazkundea izan zuen aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa hamarren bat murriztu zen uztailaren aldean, % 1,8an kokatuz, INEren arabera.
Hoteletako, kafetegietako eta jatetxeetako prezioak % 0,9 garestitu zirelako eta kulturan eta aisian prezioaren gorakada % 1,2koa izan zelako garestitu dira prezioak abuztuan.
Azpiko inflazioa (elikagaien eta energiaren prezioen aldaketak kontuan izan gabe) % 1ean kokatu zen, uztailean baino % 0,2 gorago.