Ekonomia -

LANA

Gasteizko Udalak 250 lanpostuko LEP bat iragarriko du urtea amaitu aurretik

Suhiltzailerako 15 lanpostu eta inspektoreorderako 5 lanpostu betetzeko deialdia ere onartu du udal gobernuak, baita lehen mailako polizia agente bihurtzeko 7 lanposturen sustapena ere.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaur bertan jakinarazi duenez, Udalak administrazio zereginetan jarduteko 250 lanpostuko LEP bat iragartzeko asmoa dauka urte hau bukatu baino lehen. Deialdi horri Udalbatzak gaur onartu dituen suhiltzailerako 15 lanposturen eta inspektoreorderako 5 lanposturen deialdia, lehen mailako polizia agente bihurtzeko 7 lanposturen sustapena eta beste barne-sustapen bat gehitu behar zaizkio.

Urtaranek prentsaurreko batean azaldu duenaren arabera, Udalean betetzeke dauden plazen % 80aren gaineko barne-sustapena jarri du indarrean udal gobernuak, urte amaierako Lan Eskaintza Publikoaren deialdiaren aurretik egingo dena.

Datozen hiru urteetan beste hainbat LEP deituko dituela ere adierazi du alkateak, udalean dagoen % 38ko aldibatekotasunetik % 10 baino gutxiagora pasatzeko asmoz.

Alkateak gogorarazi duenez, Lanpostu Deialdi Publikoak hiru urtetan zehar egiteko arrazoia Espainiako Gobernuak ezarritako erreposizio tasak betetzeko beharrari erantzuten dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua Lana Ekonomia albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Lan Eskaintzak