Ekonomia -

Bartzelona

Ilara luzeak El Prat aireportuan, segurtasun langileen greba dela eta

Segurtasun kontrolak egiteaz arduratzen diren beharginak ordubeteko lau lanuzte egitera deitu dituzte. Bidaiariek itxaronaldi luzeak egin behar izan dituzte.

Ilarak izan dira azken astean El Praten, ustezko arautegi greba bat tarteko. EFE
Ilarak El Prateko aireportuan. EFE
El Prat aireportuko segurtasun langileek greba partziala hasi dute

0:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eulen enpresako langileek, El Prat aireportuan (Bartzelona) segurtasun kontrolak egiten dituzten langileek, greba eguna dute gaurkoa. Lanuzteak bidaiarien ontziratzea atzeratzen ari dira, eta ilara luzeak sortu dira. Bartzelonatik abiatu diren hegaldietan ere atzerapenak egon litezke.

Ordubeteko lau lanuzte deitu ditu enpresa batzordeak: 05:30etik 06:30era, 10:30etik 11:30era, 16:30etik 17:30era eta 18:30etik 19:30era. Lehen lanuztean, goizean goizekoan, 40 minutu inguruko itxaronaldia eragin duten ilarak izan dira. Bigarren lanuztean, okerrera egin du egoerak, eta ordubetetik gora itxaron behar izan dute bidaiariek.

Deialdi bera egin dute abuztuaren 6rako, 11rako eta 13rako. Hilaren 14tik aurrera, 24 orduko greba mugagabea egingo dute.

Lantaldea handitzea eta baldintzak hobetzea eskatzen dute beharginek.

Grebak kaosa eragin lezake Bartzelonako aireportu nagusian. Azken astean, ilarak izan dira, batez ere T1 terminalean, segurtasun langileek ustez egin duten arreta greba tarteko.

Espainiako Gobernuak Katalunian duen Ordezkaritzak % 90eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, "kopuru horretatik behera oinarrizko eskubideak, batez ere zirkulazio eskubide askearen eskubidea, urra daitezkeelako".

Auzia konpontzeko asmotan, bilera batera deitu ditu goizean Aenak enpresa batzordea eta Eulen enpresaren ordezkariak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Ekonomia 2024 Albisteak