Ekonomia -
Estatistika Institutua
Etxebizitzen salmentek % 51,6 egin dute gora EAEn eta %12, 8 Nafarroan
Espainian % 16,4 hazi dira salmentak uztailean eta zazpi hilabetez jarraian sektoreak goranzko joerari eutsi dio.
Erredakzioa
Guztira 1.855 etxebizitza saldu ziren uztailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), % 51,6 gehiago aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.
Hain zuzen, 791 etxebizitza berri eta 1.064 bigarren eskuko saldu ziren EAEn. Azken hamabi hilabetetan, gainera, babes ofizialeko etxeen salmentak hirukoiztu dira, 328 izan ziren.
Nafarroan 476 etxe saldu ziren, % 12,8 eta % 7,2 hazi dira 2009ko uztailarekin eta aurtengo ekainarekin alderatuta.
Espainiako datuei dagokionez, guztira 43.838 salmenta izan ziren urteko zazpigarren hilabetean, % 16,4 gehiago 2009ko hilabete berarekin alderatuta. Gainera, zazpi hilabetez jarraian sektoreak goranzko joerari eutsi dio.