Ekonomia -

2010erako datuak

Bruselak hamarren bat hobetu du Espainiako ekonomiaren aurreikuspena

Europako Batzordearen ustez, barne produktu gordina % 0,3 jaitsiko da aurten. Aurreko kalkuluan % 0,4ko beherakada aurrez ikusi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak hobetu egin du gaur Espainiako ekonomiak 2010ean izango duen bilakaeraren aurreikuspena.

Hain zuzen ere, aurten Espainiako Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,3 murriztuko dela uste du, hau da, beherakada aurreko kalkuluan (% 0,4) baino hamarren bat txikiagoa izango da.

Hirugarren hiruhilekoari (uztailetik irailera) dagokionez, ekonomiak % 0,1 egingo duela behera zehaztu du Bruselak, lehenengo bietan gora egin bazuen ere.

Europako Batzordeak Eurogunearen eta Europar Batasunaren aurreikuspenak hobetu ditu, nabarmen, gainera. Horren arabera, ekonomia % 1,7 eta % 1,8 haziko da aurten, hurrenez hurren (aurreko txostenean % 0,9ko eta % 1eko hazkundeak iragarri zituen).

Bruselak ziurtatu du Europako ekonomia "susperraldiaren bidean" dagoela, baina hainbat arrisku egon litezkeela ohartarazi du, hala nola kanpoko eskaria espero baino txikiagoa izatea, finantza merkatuetan "tentsio" berriak gertatzea edo herrialdeen saneamendu planek ondorio kaltegarriak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea