Ekonomia -
Bilera Felipe VI.arekin
Turistak 'ostikoka' ez jasotzea eskatu du Rajoyk
Bere ustez, "erokeria" da hazkunde eta enplegu gehien sortzen duen sektoretako bati kalte egitea; hori dela eta, turismoa "zaintzea, mimatzea eta ondo tratatzea" eskatu du.
agentziak | erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak turismoaren industria "zaindu eta mimatu" egin behar dela azpimarratu du, ez direla Espainiako Estatura joaten diren turistak "ostikoka" jaso behar.
Interes turistikoei egindako erasoak izan dira Rajoyk Felipe VI.a Espainiako erregearekin jorratu duen gaietako bat. Balearretan egindako bilera espero baino bi ordu eta laurden beranduago hasi da, lunbagoak jota egon delako Espainiako presidentea.
Rajoyk turismo datuak helarazi dizkio Felipe VI.ari, eta gogor jo du turismoaren aurkako kanpainen aurka.
Bere ustez, "erokeria" da hazkunde eta enplegu gehien sortzen duen sektoretako bati kalte egitea; hori dela eta, turismoa "zaintzea, mimatzea eta ondo tratatzea" eskatu du.
"Ez dakit turismoa 'ongietorri, turista jauna' dioen kartel batekin jaso behar ote dugun, baina ezin dugu turista, diru-sarrera handiak uzten dituena, espainiar askori lana izateko aukera ematen diena, ostikoka jaso", salatu du.