Ekonomia -
Bigarren hiruhilekoaren datuak
Enplegua, egonkor eurogunean eta Europar Batasunean
Espainia enplegua gehien jaitsi den herrialdea izan da eurogunean, hiruhilekotik hiruhilekora % 0,2 eta urtetik urtera % 2,4 egin baitu behera.
Erredakzioa
Europar Batasunean eta eurogunean lana duten pertsonen zenbakia egonkor egon da apiriletik ekainera, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, baina % 0,6 jaitsi da duela urtebeteko tasarekin konparatuta, Eurostatek informatu duenez.
Hain zuzen ere, 144,3 milioi pertsonak dute lana eurogunean, eta 220,7 milioik Europar Batasunean.
Bigarren hiruhilekoan, honako sektoreetan egin dute behera enplegu datuek: Nekazaritzan (-% 0,9 eurogunean eta -% 0,4 EBn); manufaktura-industrian (-% 0,5 eurogunean eta -% 0,3 EBn); etxegintzan (-% 0,3 eta -% 0,4) eta garraioan, merkataritzan eta komuniazioetan (-% 0,2 bi kasuetan).
Aitzitik, honakoetan hazi egin da enplegua: Finantza eta enpresa zerbitzuetan (% 0,6 bi kasuetan) eta Administrazio Publikoan, osasun-sisteman eta hezkuntzan (% 0,2 eta eurogunean eta % 0,3an Europar Batasunean).
Espainia enplegua gehien jaitsi den herrialdea izan da eurogunean, hiruhilekotik hiruhilekora % 0,2 eta urtetik urtera % 2,4 egin baitu behera.