Ekonomia -

Enplegu politikaren aurka

Bilboko Metroko langileek 24 orduko greba bat egin dezakete, urrian

Azken kaleratzeak salatzeko helburuekin, Enpresa Batzordeak mobilizazio egutegia diseinatu du. Bi orduko lanuzteak ere planteatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroko langileek mobilizazioak egingo dituzte urrian, martxan jarritako "enplegu politikaren aurka" egiteko helburuarekin. Aurreikusitako protesten artean, 24 orduko greba eta bi orduko lanuzteak.

Aurretik, MetroBilbaok "ez ohiko bilera" deitu du datorren asteari begira, Enpresa Batzordeak eskatuta (ELA-CIM-CCOO-UGT-LAB-ESK). Sindikatuek "politika berri honi buruz azalpenak" eskatuko dizkiote enpresari.

Lan baldintzak eta lan-hitzarmenean jasotako akordioak errespetatzeko ere exijituko diote enpresari, LAB sindikatuak iragarri duenez.

Datorren asteartean sindikatuek euren bilera propioa egingo dute, "erabakiak hartzeko" xedearekin. Bileraren ostean, agerraldia egingo dute edukiaz hitz egiteko.

Bilera hasi aurretik elkarretaratzea egingo dute Bilboko Metroaren egoitza aurrean (Navarra kalean), kaleratzeak salatzeko.

Metroak martxan jarritako "enplegu politikaren" aurka egiteko, mobilizazio egutegia diseinatu du, aho batez, Enpresa Batzordeak

Hilaren 23ko elkarretaratzean, hartutako erabakiak azalduko dituzte. Besteak beste, 24 orduko greba bat eta bi orduko lanuzteak izango dira datorren hilabetean, akordioa lortzen ez bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea