Ekonomia -

2017ko ekaineko datuak

Espainiako zor publikoak bere marka gainditu du: 1,138 bilioi

Maiatzarekin alderatuta, 13.938 milioi eurotan igo da, eta BPGren % 100 gainditu du berriz.

Espainiako Bankua. EFE
Espainiako Bankua. EFE
Espainiako Bankua. EFE

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako administrazio publikoek duten zorrak gora egin du 2017ko ekainean, 1,738 bilioira arte. Maiatzarekin alderatuta, 13.938 milioi eurotan igo da, eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) %100,03ren parekoa da jada.

Espainiako Bankuak emandako datu makroekonomikoak kontuan hartuta Espainiako Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak egindako kalkuluak dira honakoak.

Elkarren segidako bi hilabeteko hazkundea darama Espainiako zor publikoak. Maiatzean 7.869 milioi euro igo zen (1,124 bilioi euroraino), eta ekainean % 1,2ko gorakada izan du.

Iazko datuekin alderatuta, bestalde, 31.800 milioi eurotan egin du gora (% 2,9 gehiago).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertu Ekonomikoa Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa BPGd Nafarroa